Hiru hildako eta PCR bidez 7 positibo berri zenbatu dira EAEn azken orduetan

by

Koronabirusa zuten hiru pertsona hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan azken orduetan, ostegunean baino bat gehiago, eta PCR bidez 7 positibo berri erregistratu dira, aurreko buletinean baino 2 gehiago. 25 pertsona ZIUn daude, ostegunean baino hiru gutxiago.

https://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/707/743/news_landscape/osakidetza.jpg
Sanitarioek PCR testak egiten dituzte Zarauzko anbulatorioan. (Gorka RUBIO/FOKU)

Lakuako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoak covid-19aren inguruan bizi duen egoera epidemiologikoa eguneratu du eta ostegun honetan hiru pertsona hil zirela eta PCR test bidezko 7 kasu atzeman zituztela jakinarazi du, 6 Bizkaian eta 1 Araban, hain zuen ere.

Zazpi egun eta gero atzo Gipuzkoan positibo berri bat detektatu eta gero, herrialdeak ez du covid-19 kasu berri bakar bat ere erregistratu azken orduetan.

Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez, pandemia hasi zenetik 1.531 pertsona hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, hau da, atzo zabaldutako datua baino 18 gehiago.

Nekane Murgak zuzentzen duen sailak ziurtatu duenez, hildako kopuruan erregistratutako «desfase txiki» hori «klinika pribatuetan hildakoen kopurua jakinarazteko eta eguneratzeko arazo batek eragin du nagusiki».

Osasun Sailak guztira 3.702 proba egin zirela (2.503 PCR eta 1.199 test laster) jakinarazi du. Test azkarraren bidez, aldiz, 50 kasu detektatu ziren. Proba horren bidez, immunitate hartua edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dira eta infekzioa igaro dela adieraz dezakete.

Ospitalen egoeraren inguruan, Lakuak 25 pertsona ZIUn daudela jakinarazi du, aurreko egunean baino hiru gutxiago.