Etxarri, Urruña eta Lekeitio, prest hileko azken ostiralean presoen alde kalera irteteko
by Naiz IrratiaMaiatzeko azken ostiralean berrekingo die presoen aldeko mobilizazioei Etxeratek. Astero egiten dira presoen aldeko elkarretaratzeak Euskal Herriko 11 txokotan. Konfinamenduak, ordea, eten egin zituen mobilizazioak eta gaur itzuliko dira, hain justu, euskal preso politikoek 75 egun bixitarik gabe bete dituztenean.
Loading player...
Elkarretaratzeak izango diren 3 herritara jo dugu gaur goizean. Etxarriko Mikel Mundiñanorekin izan gara, Urruñako Mattin Rafu Ruiz de Aldarekin eta Lekeitioko Andoni Seijorekin.
Euren herrietan gaurko prestatu diren mobilizazioen berri eman digute, baita azken asteetan, mobilizaziorik ez baina egin dituzten bestelako ekimen ezberdinen berri ere.