EAEk eta Nafarroak 2022-23 ikasturtera arteko epea dute graduen prezioak jaisteko
by naizEstatu esapainiarreko erkidego gehienek bezala, EAEk eta Nafarroak 2022-23 ikasturterako unibertsitateko graduko lehen matrikulako prezioak merketu beharko dituzte, Madrilgo Gobernuak hala ebatzita.
Espainiar estatuko autonomia-erkidegoek 2022-23 ikasturtera arteko epea izango dute graduko lehen matrikulako prezioak merketzeko. Manuel Castells Espainiako Unibertsitateen ministroak proposatutako ereduak ezarritako preziora murriztu beharko dituzte tasak, ikasleen gastua murrizteko eta eskualdeen arteko desberdintasunak saihesteko, Espainiako Gobernuaren esanetan.
2020-2021 ikasturterako gradu-ikasketa ofizialen matrikulen prezio publikoen eredua jasotzen duen proposamena aurkeztu du gaur Castellsek komunitateei Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorrean. Bertan, adierazi du Estatuko autonomia-erkidegoek 2019-20 ikasturteko matrikularen prezioak jaitsi behar dituztela, ondorengo lurraldeak salbu: Andaluzia, Asturias, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Galizia eta Murtzia.
Aldiz, EAEk, Nafarroak eta beste sei autonomia-erkidegok (Aragoi, Balearrak, Gaztela eta Leon, Valentzia, Extremadura eta Errioxa) prezioak doitu behar dituzte, 2019-20 matrikulak merketuta.
Espainiako Gobernuko Unibertsitateen Ministerioak onartu du unibertsitate publikoen finantzaketa «nabarmen handitu» behar dela, baina azpimarratu du ez dela familien eta ikasleen baliabide urrien kontura egin behar, «hain zuzen ere krisi ekonomiko larri bati aurre egiten ari garenean».