Zorrotzako azokak ateak ireki ditu berriro asteazken honetan

by

Zorrotzako azoka txikia berriro ireki du asteazken honetan, maiatzaren 27an, ohiko salmenta postuen %50arekin. Horrela, zazpi saltzaile izango dira, eta astero txandakatu egingo dira.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez Zorrotzako azoka txikia berriro irekiko du asteazken honetan, maiatzaren 27an, ohiko salmenta postuen %50arekin.

Zazpi saltzaile izango dira, eta astero txandakatu egingo dira. Derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

Halaber, jende kopurua kontrolatuko da pilaketarik egon ez dadin eta salmenta postuen artean gutxienez bi metroko tartea utzi beharko da; segurtasun distantzia hori une oro errespetatu beharko dute saltzaileek eta bisitariek.