Zr. Lehendakari, euskarazko websail satiriko eta distopikoa
by Asier ERRASTIIñigo Urkullu lehendakaria protagonista duen animaziozko euskal telesail satiriko eta distopiko bat aurkeztu du Etzi.PM atari digitalak. Guztira 30 atal argitaratuko dituzte datozen hilabeteetan. Atal berriak astelehenero goizeko 9:00tan plazaratuko dituzte jatorriko atarian. Baita ondoren twitter eta youtube plataformetan ere.
Loading player...
Etzi.pm atari digitalak animaziozko euskal telesail berri bat aurkeztu du: `ZR. Lehendakari´. Satira politiko eta distopiko hau stop-motion teknika erabiliaz izan da sortua. Web-saila gainera, euskara hutsean izan da ekoitzia. Astelehenero goizeko 9:00tan argitaratuko da jatorriko atarian atal berri bat, eta guztira 30 astez izango da proiektua martxan, nahiz eta ez duten baztertzen atal gehiago ere sortzea.
Proiektuko kideak diren Aiert Goenaga eta Asier Riverarekin izan gara telesailaz solasean.