Paul Bilbao: «Euskaratik eraiki behar dugu etorkizun berria»
by Asier ERRASTIKontseiluak kanpaina bat abiarazi du sare sozialetan, ‘Geroa euskaratik’ lelopean, egungo osasun krisitik gizarte berdinzale eta demokratikoagoa eraikitzeko prozesuan euskarak erdigunean egon behar duela aldarrikatzeko.
Loading player...
Kontseiluak komunikatu bat zabaldu du ostegun honetan, eta bertan adierazi duenez, covid-19aren pandemiak «gizarte honen hainbat hutsune utzi ditu agerian», euskalgintzan zein bestelako gizarte esparruetan, hain zuzen. Ondorioz, Kontseiluak beharrezko ikusi du kanpaina berri bat martxan abiatzea ‘Geroa euskaratik’ lelopean.
Kanpainan zehar, egunero-egunero bideo laburrak argitaratuko dituzte eragileek eta pertsona ezagunek galdera bat erantzunez; Zergatik eraiki behar dugu geroa euskaratik? Kontseiluaren bazkideen artean daude Elhuyar, Topagunea, EHE, Ikastolen Elkartea, Sortzen, EHIGE, UEU, Bertsozale elkartea, Emun, Elkar, Jakin, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundea, AEK, IKA eta ‘Berria’, besteak beste. Eta guzti horiek ere plazaratuko dituzte galderari erantzuten dieten euren arrazoi propioak.
Ekimen berriaz gehiago jakiteko Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiarekin izan gara solasean.