Alondegiko BIdeOtik programak deialdi publikoko lanak erakutsiko ditu lehen aldiz

by

Otsailaren 4ean hasiko da Alondegiko Golem zinemetan BIdeOtik programa. Guztira 14 pelikula proiektatuko dira esperientzia pertsonalekin, biografiekin eta bizitako istorioekin lotutakoak. Sarrerak salgai daude 3-4 eurotan.

https://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/676/063/news_landscape/bideotik.jpg
Ikusiko diren pelikulen irudi batzuk. (NAIZ)

Alondegiak bideo-sorkuntzako BIdeOtik programa aurkeztuko du otsailaren 4tik martxoaren 25era Golem zinemetan. Edizio berria astearte honetan hasiko da hiru dokumentalekin: Raul De La Fuenteren ‘Woman’; Natxo Leuzaren ‘Born In Gambia’ eta Victor Suarez Ballesterosen ‘Brothers in Syria’, eta martxoaren 25ean itxiko da jaialdia Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ dokumental txalotuarekin –Veneziako Mostran arrakasta handia izan zuen–.

BIdeOtik programak 2020ko edizioan «eboluzionatzen» jarraitzen du, Alondegitik zkiurtatu dutenez, eta, lehen aldiz, deialdi publikoa egin dute, horren bidez, bestelako ikus-entzunezko narratibak bilatu eta hemen zein nazioartean sortutako proiektuen balioa azpimarratzeko.

2019ko urriaren 25etik abenduaren 22ra bitartean, hemengo eta nazioarteko artisten eta bideo-sortzaileen 300 proiektu baino gehiago aurkeztu zituzten eta horien artean hautatu dituzte astez aste zortzi saiotan proiektatuko diren lanetako batzuk. Programazio osoa Alondegiko webgunean kontsultatu daiteke eta sarrerak 3-4 eurotan eskuratu daitezke Alondegian bertan edo Golem zinemetako webgunean.

Ikus-entzunezko narratibei begira, espazioak barne hartzen dituzten sorkuntza-lanek izaera bereizgarria dute, ikus-entzunezko lexikoan erregistratzen eta irudikatzen duten bestelako moldeekin konparatuz. Hori dela eta, lanak hautatzeko garaian bereziki kontutan hartu dira 2017az geroztik garatutakoak, azken urteotan gai errealak lantzen dituzten zinemari eskainitakoak: esperientzia pertsonalekin, biografiekin eta bizi historiekin lotutakoak.

Programa honen helburua ikus-entzunezko sormen, arte eta kultura sorkuntza bistaratzea da, kultura eta gizarte mailan sortzeko, gogoeta egiteko eta eraldatzeko tresna bezala.

Horrenbestez, ikus-entzunezko sorkuntzaren eta gizartearen artean elkarrekin lotutako espazio moduan aurkezten dira saio hauek Alondegiko Golem Zinemetan; egile bakoitzak bere pieza aurkeztuko du, eta ikusleekin bere proiektuko prozesuak partekatuko ditu.