‘Bortxatzailea nor da? Zu!’ Txileko performance feminista euskaratu dute Beran

by

Txileko LasTesis kolektibo feministako emakume batzuek sortutako koreografia feminista munduan lau haizetara zabaldu da, baita Euskal Herrira ere. Baztan Bidasoako feministek euskaratu egin dute “Pon un violador en tu camino” aldarria, eta Beran dantzatu eta abestu dute performance-a.

Begiak estalita, ahotsa ozen eta pausoak sendo, Txilekoak ez ezik jada munduko hainbat tokitako plaza eta kaleak bete dituen performance feministaren letra euskarara ekarri dute Beran. Baztan Bidasoako feministek elkartasuna adierazi nahi izan diete emakume txiletarrei, eta performance-a egin dute Berako Herriko Plazan. Bideoan grabatu dute ekintza.

Horrela dio abestiak euskaratuta:

Patriarkatua juez

Epaitzen gaituna sortzez

Ta gure zigorra Bortxa, nahiz ikusi nahi ez.

Patriarkatua juez

Epaitzen gaituna sortzez

Ta gure zigorra Bortxa, ikus liteke errez

Feminizidioa

Zigorgabe ni hiltzen nauena

Desagertzen gaituzte

Ta bortxatzen gaituzte

Ta errua ez zen neria, ez non nengoen, ez nola jantzia (4)

Bortxatzailea nor zen? Zu!

Bortxatzailea nor da? Zu!

Txakurrak dira

Epaileak

Estatua

Presidentea

Estatu zapaltzailea

Harro ta bortxatzailea

Estatu zapaltzailea

Arra ta bortxatzailea

Bortxatzailea nor zen? Zu!

Bortxatzailea nor da? Zu!

Duerme tranquila niña inocente, sin preocuparte del bandolero, que por tus sueños dulce y sonriente vela tu amante carabinero.

Bortxatzailea nor da? Zu!

Bortxatzailea nor da? Zu!

Bortxatzailea nor da? Zu!

Bortxatzailea nor da? Zu!